Lauki solstiziala

Trazatu orekatzailea: ordena eta harmonia eraikitako ingurunean. 

Ikusi nola geoakupunturak hobetu dezakeen eraikinen eta bertan bizi direnen osasuna.

Cuadrilátero Solsticial

Proiektuaren ñabardurak:

Solstizioen eta ekinozioen eguzki-zikloak ingurunean duen eraginean oinarritzen da. Trazatu Orekatzailea egiten da, ordena harmoniko bat sortzeko, kaosa mendean hartzeko; eraikin, ingurune, bizileku nahiz bulegoetan energia baxuko eta altuko irradiazioa detektatzen denean egiten da, izaki bizidunentzat kaltegarria izaten baita energia hori neurri batean. Hori egiteko, puntu kardinalak aurkitu, markatu, eta haietan geoakupuntura aplikatzen da, pisu handia ipiniz puntu jakin horietan. Lurrazalaren gainean ipin daiteke zama, edo lurperaturik (hobe honela).

Sistema mota honek oso ondorio onak ekartzen ditu, besteak beste, kapilaritateak eragindako hezetasuna zuzentzerakoan. Hezetasun mota hori oso ohikoa da “Etxe Gaixoaren Sindromearen” zantzuak dituzten eraikinetan, bertan bizi direnei osasun-arazoak ekartzen baitizkie.

«Trazatu Orekatzailea antzinako teknika bat da; ingurunea harmonizatzeko aukera ematen digu, eguzkiaren, ilargiaren eta lurreko energiaren ziklo naturaletan oinarrituta; horrela, bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobetzen da».

– Josu Jauregi

Cuadrilátero Solsticial
Cuadrilátero Solsticial

Ezagutu gure azken proiektuak bioeraikuntzan eta geometria sakratua eta geobiologia duten espazioen harmonizazioan.

Harro gaude bioeraikuntzan eta espazioen harmonizazioan egin ditugun azken lanak aurkezteaz, geometria sakratua eta geobiologia uztartuz, giro osasungarriak eta energetikoki orekatuak sortzeko.