Labirinto osasungarria
Oinutsik osasun eta ongizatean barrena
Proiektuaren ñabardurak:
Lekuko neurri geometrikoen arabera zehatz-mehatz eraikia, osasun-prozesua erraztea du helburu, eta aldi berean labirintoan sartzen diren pertsonen barne-egoera hobetzea. Oinetako erreflexoterapian erabiltzen den ariketaren antza du, ibiltariek oinutsik zeharkatzen baitute labirintoa, lekuko energiekin bat egiteko.
Trazatuak 12 testura desberdin ditu, hainbat neurritako zirkulu kontzentrikotan ebakirik. Testura nagusiak dira: erreka-harrizko legarra, alekina, kortxoa, pinu-hostoa, zuhaitz-azala, eta abar. Sendabelarrak ere ipintzen dira, giza zentzumenak kitzikatzeko eta sendakuntza areagotzeko.