Geometria sakratua: arkitektura historikoaren egitura sinbolikoa
Geometria sakratua
Eraikin erlijiosoen eta monumentu historikoen eraikuntzaren ondarea aztertuz.
Geometria Sakratua eta haren erabilera eraikin historikoak eta erlijiosoak eraikitzerakoan.
Antzinako giza zibilizazio handiek hautemateko trebetasun psikosentsitiboak garatu zituzten, eta leku jakinetan energia eraldatzeko eta hobetzeko erabiltzen zituzten, geometria profanoaren nahiz sakratuaren (sakro, ezkutu) bidez.
Izan eraikuntza megalitiko, erromaniko, gotiko edo beste, eraikin-maisuek Trazatu Orekatzaileak erabiltzen zituzten. Mundu osoko gaztelu, palazio, jauretxe, gurtzarako leku eta beste eraikuntza berezietan, garai eta kultura askotan, maisuek Geometria modu batean edo bestean erabiltzen zuten, leku bakoitzak eskaintzen zuen egoeraren eta aldez aurretik ezarritako helburuaren arabera.